XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorpresarik ez Montecarlon.

Nahiz eta azken egunotan sorpresa eta ustekabe ugari gertatu Montecarloko torneo ospetsuan, faborito eta taldeburuak aise nagusitu ziren atzo final laurdenetan beren etsaiak pistatik kanpora bidaliz.

Beraz, Becker, Noah, Edberg eta beste hainbeste kanporatuak direlarik, Mats Wilander suediarra aurkitzen da saria berreskuratzeko zorian.

Frantsesak ez zuen lortu set bat bera egiterik eta, 6-2, 6-4ko emaitzaz, txapelketatik ezabatua izan zen.

Goiz partean.

Andres Gomez ekuatorianoak 7-5, 6-1 irabazi zion Jakob Hlasek helbetiarrari; Andrei Chesnokov sobietarrak 6-2, 6-4 Ricki Ostertun alemaniarrari; eta Martin Jaite argentinoak 6-2, 6-4 Thomas Muster austriakoari.